Gure bezeroenganako konpromisoa, gure lanbidea egiteko efizientzia, talde-lana eta komunikazioa dira definitzen gaituzten ezaugarrietako batzuk eta gure asmoa balio segurua eta banaketan, logistikan eta kontsumo handiko produktuen merkaturatzean lider jasangarria izatea da.
HELBURUA, IKUSPUNTUA ETA BALIOAK
Bezeroak
Begietara begiratzen diogu bezeroari. Gardentasun horri esker erraza da gurekin lan egitea. Gure bezeroekin batera hazteko desirak mugiarazten gaitu.
Langileak
Duen historiagatik, ezagutzagatik, esperientziagatik eta prestakuntzagatik, zaila da pertsonekin halako konpromisoa duen eta lanean hain eraginkorra den talde bat aurkitzea. Gogobeteta begiratzen diogu iraganari eta optimismoz etorkizunari.
Kanala
Gure sektorean, beste askotan bezala, berrikuntza- eta hazkuntza-iturri da lankidetza. Egunero produktu eta zerbitzurik onenak eskaintzen saiatzen gara gure kanaleko bezeroek aurrera egin dezaten eta eboluzio bat izan dezaten .
Gizartea
Enpresa gisa, badakigu nolako erantzukizuna dugun gure ingurunearekin eta, ahal dugun neurrian, gizartea hobetzeko ekintzak egiten ditugu, enpresa-etika arduratsu bati doitutakoak.
